Nor gara?

Cristina Krug Zuluetak, egitasmoaren egile eta IZKIRA itsasontziaren kapitainak, bakarka ekin zion ibilbide horri. Badu esperientzia sektorean, baita lan hori egiteko beharrezko prestakuntza ere.

Hiru urteotan, bere burua prestatzen jarraitu du eta lanaren ingurunera moldatzen. Izan ere, ingurumen-nobedadeak eta berrikuntzak txertatzen jarraitu du.

Turismo jasangarriaz arduratuta

2021eko ekainean, Urbaidaiko Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna egiaztagiria lortu zuen, lantoki duen Urdaibai naturagunean turismo jasangarria sustatzeko eta bidaiariari, turistari eta Urdaibai Biosfera Erreserba ezagutzera datorren edonori inguruan dugun Natura Ondarea ezagutarazteko.

Turismo Jasangarriaren
Reserva de la Biosfera
Urdaibai Basque Reserve
Kode Etikoa

Izkira

IZKIRA quisqulla da gaztelaniaz, krustazeo txikitxoa, ur-putzuren bateko txoko batean bizi dena. Itsaso, gatz eta itsasadar usaina dario. IZKIRA femeninoa da, harmonia da eta, batez ere, bere izaerarekin bat dator.

Halaber, itsasontzi txikia da Izkira, itsasadarrean barrena ibiltzeaz gozatu nahi duten talde txikientzat aproposa, eta zeharkatzen dituen uren soinua sentitzen eta Urdaibaiko hareatzek eskura jartzen dizkiguten hondoak -egunak itsasgoran edo itsasbeheran dakartzan argiekin aldatzen direnak- ezagutzera ematen ditu.

Izkira oraintsu berriz pintatu da @muraleslian-en kreazio baten eskutik.