Izkira Urdaibai:
LGTBIQ+ kolektiboarekin konprometituta

Izkira Urdaibaikook atxikita gaude turismo-sektorean LGTBIQ+ komunitatearen inklusioa eta errespetua sustatzea helburu duen Bilbao-Bizkaia LBGTI Travel Allies programarekin. Partnership for Global LGBTIQ+ erakundearen kide ere bagara, baita Queer Destination Quality zigiluaren partaide ere.

Gure zerbitzuak eta produktuak inklusiboak eta sexu- eta genero-aniztasunarekin errespetutsuak izan daitezen buru-belarri dihardugu. Izkira Urdaibain sinetsita gaude pertsona orok eskubide eta aukera berdinak izan behar dituztela, sexu-orientazioa edo genero-identitatea alde batera utzita. Oso serio hartzen dugu LGTBIQ+ komunitatearekin dugun konpromisoa, eta bidaide leial eta konprometituak izan nahi dugu gogotik.

Zein konpromiso hartu dugu?

Ekintza batzuk egingo ditugu LGTBIQ+ komunitatearekiko laguntza eta konpromisoa adierazteko, hala nola LGTBIQ+ aniztasunaren alde jokatzen duten enpresen tokiko sarea bultzatzea, LGTBIQ errealitateari buruzko isuri inkontzienteei buruzko 5 orduko prestakuntza eskaintzea gure langile eta zuzendari guztiei, eta 10 prestakuntza-ordu ematea LGTBIQ+ aniztasunarekin loturiko enpresa-aukerak aztertzen.

Era berean,4 orduz langile eta zuzendari guztiak edo batzuk prestatzeko konpromisoa hartzen dugu, LGTBIQ+ talentua erakarri eta atxikitzeaz;isuriak saihesteko, curriculumak argazkirik ez generorik gabe eskatzeko,pertsona transen eskubideekiko gure konpromisoa jakitera emateko, eta bezeroei, urtean zehar, LGTBIQ kolektiboarekiko konpromisoa ezagutzera emateko..

LGBTIQ+ errealitatea enpresaren komunikazio-material guztietan txertatuko dugu, gure agiri eta arauetan hizkuntza baztertzailea kenduko dugu, kolektiboaren egun garrantzitsuak ospatuko ditugu eta LGBTIQ+ pertsonentzako berariazko esperientziak sortuko ditugu.

Azken konpromiso gisa, beherapenak eta produktuak eskainiko dizkiogu LGBTI kolektiboari, erakartzeko asmoz, LGBTI kolektiboarentzako produktuen publizitate-ekintzak egingo ditugu orotariko plataforma edo formatuetan eta gogotsu lan egiten jarraituko dugu LGBTI kolektiboa agerian jartzen eta garrantzitsutzat jotzen.

Urdaibaira iristeko modurik onenak

Bizkaibus autobusez

A3513
Bilbao – Hospital Galdakao – Gernika-Lumo – Lekeitio

A3514
Bilbao – Amorebieta Etxano – Gernika-Lumo

A3515
Bilbao – Amorebieta Etxano – Gernika-Lumo – Bermeo

A3519
Gernika-Lumo – Mungia

A3523
Bilbao – Hospital Galdakao – Gernika-Lumo – Aulestia – Lekeitio

A3524
Bermeo – Bakio

A3525
Gernika-Lumo – Amorebieta Etxano-UPV/EHU

A3526
Mungia-Gernika-Lumo – Laida-Laga-Ibarrangelua

A3527
Bilbao – Mungia – Bermeo

A3528
Bermeo-Mungia-Derio-UPV/EHU

A3532
Gernika-Lumo – Nabarniz

A3533
Gernika-Lumo – Mendata

A3534
Gernika-Lumo – Errigoiti

Euskotren trenez

Línea Bilbao/Matiko – Gernika-Lumo – Bermeo

Ibilbidearen mapa · Programatu bilatzailea

autoz

Bilbotik Bermeora

BI631 Bilbao-Mungia-Bermeo / BI2101 Bakio-Bermeo

Amorebietatik Gernika-Lumora

BI-635 Amorebieta-Gernika (Zornotzarako autobidea)

Mungiatik

BI 2121 Mungia-Gernika

Lekeitiotik

BI-3238 Lekeitio-Gernika