CETS Urdaibai

Urdaibain Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna ezartzeko aukeraz ari ziren lehenengo bilera haietatik, Izkira Urdaibain dihardugunok gogotsu parte hartu genuen hasieratik, Foro Iraunkorrean parte hartuta eta, azkenik, Gutuna Urbaibain ezartzeko bigarren fasean Turismo Aktiboko 15 enpresetako bat eta 5 erakundetako bat onartu gintuzten. Izan ere, 2018. urteaz geroztik ari gara jarduerak egiten Biosfera Erreserban.

Zer da Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna?

Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna (CETS) ekimenaren helburua turismo jasangarria sustatzea da. Hortaz, borondatezko metodo eta konpromisoa da Gutuna, turismo jasangarriaren printzipioak aplikatzeko, eta jasangarritasunaren aldeko kudeatzaileak eta enpresak orientatzen ditu, bere estrategiak modu partaidetuan zehatz ditzaten.

Gaur egun, 15 herrialdetako 102 naturagune babestu daude Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxikita (CETS). Espainiako 29 naturagune babestu daude, eta horietako 400 enpresa daude atxikita. Egiaztagiri horrek hainbat onura dakartza, hala nola Europan turismo jasangarriko lurralde bikaintzat hartzea, garapen sozioekonomiko orekatua bultzatzea eta turismo-produktu bikainak, benetakoak eta inguruarekin bat datozenak garatzea.

UNESCOk 1984an izendatu zuen Biosfera Erreserba Urdaibai, Eusko Jaurlaritzak proposatuta, inguruaren ingurumen-balio itzela babesteko eta jasangarritasunaren erreferentziazko lurralde bilakatzeko gizartean sortutako mugimendu gogotsu baten ondorioz. Oka ibaia eta bertako padurak dira Urdaibaiko bihotza, eta ingurumen-balio handiko paisaia itxuratu dute. 22.000 hektarea ditu lurraldeak, Matxitxakotik Arboliz Muturrrera, eta hegoaldeko muga Oiz mendia du. 45.000 biztanle inguru bizi dira lurraldean, historia, kultura, sukaldaritza eta natura-ondare joriak dituzten 22 udalerritan.

Urdaibaira iristeko modurik onenak

Bizkaibus autobusez

A3513
Bilbao – Hospital Galdakao – Gernika-Lumo – Lekeitio

A3514
Bilbao – Amorebieta Etxano – Gernika-Lumo

A3515
Bilbao – Amorebieta Etxano – Gernika-Lumo – Bermeo

A3519
Gernika-Lumo – Mungia

A3523
Bilbao – Hospital Galdakao – Gernika-Lumo – Aulestia – Lekeitio

A3524
Bermeo – Bakio

A3525
Gernika-Lumo – Amorebieta Etxano-UPV/EHU

A3526
Mungia-Gernika-Lumo – Laida-Laga-Ibarrangelua

A3527
Bilbao – Mungia – Bermeo

A3528
Bermeo-Mungia-Derio-UPV/EHU

A3532
Gernika-Lumo – Nabarniz

A3533
Gernika-Lumo – Mendata

A3534
Gernika-Lumo – Errigoiti

Euskotren trenez

Línea Bilbao/Matiko – Gernika-Lumo – Bermeo

Ibilbidearen mapa · Programatu bilatzailea

autoz

Bilbotik Bermeora

BI631 Bilbao-Mungia-Bermeo / BI2101 Bakio-Bermeo

Amorebietatik Gernika-Lumora

BI-635 Amorebieta-Gernika (Zornotzarako autobidea)

Mungiatik

BI 2121 Mungia-Gernika

Lekeitiotik

BI-3238 Lekeitio-Gernika