Ezagutu itsasadarreko biodibertsitatea
Itsasadarretik gabiltzala, aldi berean hegaztiak begiztatu eta ingurune paregabea den Urbaibaiko paisaia ezagutzeko aukera ematen dugu.
Ekosistema horretan bizi diren hegaztiak begiztatuko ditugu: bai urte osoan bizi direnak, bai ipar hemisferioko iparraldetik hegoaldera migratzen dutenak, indarberritzeko etenaldia egiten dutenak, eta umatze-garaian geratzen direnak.